59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa
1569
EBAZPENA, 2006ko martxoaren 16koa, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko lehendakariarena, sail honetako idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazteko dena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2d artikuluan xedatutakoarekin bat eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen zuen Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko lehendakariaren 2006ko otsailaren 15eko Laugarren Ebazpenean oinarrituz (2006ko otsailaren 23ko EHAA), hau
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– Jesús M.ª Alonso Quilchano jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko idazkari izendatzea (2862. kodea, 1. dotazioa, 29. maila).
Bigarrena.– Izendapen honek ekonomia eta administrazio ondoreak jabetza hartzea gauzatzen denetik aurrera izango ditu, jabetza hartzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean gauzatu beharko delarik.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, baina berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko lehendakariari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 16a.
Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko lehendakaria,
SABINO TORRE DÍEZ.