45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Bilbao Bizkaia Kutxa
1190
IRAGARKIA, Aparteko Batzar Nagusirako deialdia egiten duena.
Admisistrazio-Kontseiluak, 2006ko otsailaren 23an egindako batzarraldian hala erabakirik, eta Gizarte Estatutuetako 31. artikuluan agintzen dena betez, Erakundeko Kontseilari Nagusi jaun-andreei, Aparteko Batzar Nagusirako deialdia zabaltzea erabaki du. Batzarra, lehenengo deialdian, martxoaren 24an izango da, ostirala, arratsaldeko 19:30ean, Sondikan dagoen Olako Hezkuntza Berezirako Institutuko Areto Nagusian, eta bigarren deialdian, 20:00etan, egun eta leku berean, hauxe izango delarik
EGUNEKO GAI-ZERRENDA:
I.– Batzarra eratu.
II.– Hauteskunde-Batzordearen Informea eta Kontseilari berriak euren karguaz jabetu.
III.– Administrazio-Kontseiluaren eta Kontrol-Batzordearen titular edota ordezko kide berriak izendatu.
IV.– Eskari-galderak.
V.– Batzarreko akta onartu.
Bilbao, 2006ko martxoaren 6a.