45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
1186
EDIKTUA, 175/04 espedientean bideratutako laudoa jakinarazteko zedulari buruzkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Nik, María Jesús Caño Moreno, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkari naizen aldetik,
Jakinarazten dut: Calcedo Auto Gruas, S.L.k eskatuta, Obras y Construcciones Indautxu, S.L.ren aurka, 175/05 espedientea bideratu da, garraio-gastuak ez ordaintzeagatik. Espediente horren gainean laudoa eman da bi mila eta bosteko maiatzaren hamaseian, eta laudo horren epaitza hauxe da hitzez hitz:
LAUDOA
Aurrekariak ikusita, Garraioko Arbitraje batzordeak honakoa ebatzi du: Obras y Construcciones Indautxu, S.L. enpresak 1.774,80 euro ordaindu behar dizkio Calcedo Auto Gruas, S.L. enpresari, sorrarazi eta ez kobratutako garraio-gastuengatik.
Laudo horren aurka deuseztatzeko errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, jakinarazpen egunetik hasi eta 2 hilabeteko epean. Laudo irmoaren aurka, berriz, berrikuspen-errekurtsoa aurkez daiteke, Epai Irmoetarako Legeria Prozesalean ezarritakoaren arabera. Horren berri alderdiei emateko, idazkariak kopia bidaliko die. Horrela erabaki eta sinatu dugu, hirukoiztuta.
Legeak agindu bezala jakinaraztearren, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, jakinarazpen hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Bilbao, 2006ko urtarrilaren 24a.
Idazkaria,
MARÍA JESÚS CAÑO MORENO.