45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
1179
LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Osakidetzako Erakunde Zentraleko zaintza-zerbitzua kontratatzekoa.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako entitate publikoa, Araba kalea, 45 zk., 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 72, faxa: 945 00 62 03.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.
c) Espedientearen zenbakia: G/209/20/1/0346/ O001/0000/012006.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Osakidetzako erakunde zentraleko zaintza-zerbitzua kontratatzea.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: ikusi oinarriak.
d) Gauzatzeko epea: ikusi oinarriak.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 520.000,00 euro (2 urte).
5.– Behin-behineko fidantza: lizitazioaren aurrekontuaren % 2.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria eta posta kodea, d) Telefonoa, e) Telefaxa: ikusi 1. puntua, f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: M taldea, 2 azpitaldea eta B kategoria.
b) Bestelako betebeharrak: ez.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko martxoaren 22a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1. puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: ikusi 1. puntua, d) Eguna: 2006ko martxoaren 29a (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik atzeratzen ez bada), e) Ordua: 11:30.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarkien gastuak: 383,05 euro; esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
13.– Deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo agiriak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: https://expedientes.osakidetza.net/contrata.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko otsailaren 15a.
Kontratazio Mahaiko lehendakariaren ordezkoa,
JOSÉ MANUEL LADRÓN DE GUEVARA PORTUGAL.