45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
1176
ESLEIPENA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentrorako erreaktiboak eta ekipamendu automatizatua erosteko espedienteari dagokiona. Helburua: fluxu-zitometriaren bitartez, progenitore hematopoietikoetan dauden CD34+ zelulen 300 determinazio eta hemoderibatuetan dauden hondar-leukozitoen 5.000 zenbaketa egitea.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroa.
c) Espedientearen zenbakia: G/112/20/1/1388/O491/0000/102005.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: zerbitzu-kontratua.
b) Helburua: Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentrorako erreaktiboak eta ekipamendu automatizatua erostea, fluxu zitometriaren bitartez, progenitore hematopoietikoetan dauden CD34+ zelulen 300 determinazio eta hemoderibatuetan dauden hondar-leukozitoen 5.000 zenbaketa egin ahal izateko.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2005eko urriaren 31ko EHAA, 207. zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Gehienez ere: 60.000,00 euro.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2005eko abenduaren 20a.
b) Kontratista: Izasa SA.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 59.910,00 euro.
Galdakao, 2006ko otsailaren 8a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
ROBERTO IBARRETXE ALTUBE.