45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1170
EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko jabari-espediente baten gainean bideratutako 98/06-C prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu epaile naizen aldetik, honako hau
JAKINARAZTEN DUT:
Epaitegi honetan finkak inmatrikulatzeko jabari espediente baten 98/06 prozedura bideratzen ari dela, Antonio Hoces Zamarrok eskatuta, finka hau inmatrikulatzeko: "Orubea, honako katastro-erreferentzia duena: 10 zenbakiko partzela, 312,14 m2-koa, Bo Kanpanzar kaleko 2an (22 poligonoa, 1 etxadia) dago eta N 9416613 E zenbaki finkoa, eta X 497.976.34 eta Y 4.796.706.78 koordenadak ditu. Demandatuarena da".
Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei —ez baitakigu nortzuk diren—, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.
Barakaldo (Bizkaia), 2006ko urtarrilaren 31.
IDAZKARIA.