45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
1167
IRAGARKIA, 1443/05 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartzeari buruzkoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (AAJL) 47.1 artikuluak agindutakoa betez, jakitera ematen da jarraian zehazten den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela eta izapideak egiteko onartu dela:
Errekurtsoaren zenbakia: 1443/05.
Sekzioa: 2.a.
Aurkezte-eguna: 2005-09-19.
Errekurtsogilea: Confederación Española de Organizaciones Empresariales de Transporte por Carretera –Conetrans-.
Inpugnatutako jarduna burutu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
Inpugnatutako jarduna: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuordetzaren 2005eko ekainaren 15eko ebazpena, Trafiko zuzendariaren 2005eko otsailaren 21eko ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena. Aipatutako Trafiko zuzendariaren ebazpenak (EHAA, 2005-02-21) 2005ean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezarri zituen.
Bilbao, 2006ko urtarrilaren 9a.
IDAZKARI JUDIZIALA.