45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasun Saila
1164
81/2006 EBAZPENA, 2006ko otsailaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki torkoporazioei laguntzak emateko deialdian aipatzen den batzordeko kideak izendatzeko dena; osasun-zentroak eta kontsultategiak eraiki, handitu, eraberritu eta konpontzeko dira laguntzak.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko toki korporazioei 2005. urtean laguntzak emateko deialdia egin da, osasun-zentroak eta kontsultategi medikoak eraiki, handitu, eraberritu eta konpontzeko nahiz horiek beharrezkoak diren altzariz hornitzeko. Erabaki horren I. eranskineko 6.1 puntuan agintzen denez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak horretarako emandako ebazpen batez izendatutako batzordeak baloratuko ditu eskabideak.
Horiek horrela, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea erabakian aurreikusitako batzordeko kide:
Lehendakaria:
Rafael Cerdán Arandia jauna. Osasun Saileko Osasun sailburuordea.
Ordezkoa: M.ª Luisa Arteagoitia González andrea. Osasun Saileko Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria.
Mahaikideak:
Michol González Torres andrea. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzako zuzendaria.
Ordezkoa: José Manuel Ladrón de Guevara Portugal jauna; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzako Zuzendaritza.
Carlos Aguirrebeitia Momeñe jauna. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza.
Ordezkoa: Camino López Fernández andrea. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza.
Iñaki Berraondo Zabalegui jauna. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako eta Komunitateko Atentzioko Zuzendariordetza.
Ordezkoa: Carmen Causo Mouriz andrea. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako eta Komunitateko Atentzioko Zuzendariordetza.
Idazkaria:
M.ª Rosario Moraza Vea-Murguía andrea. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza.
Ordezkoa: José Ángel Ruiz Molinuevo jauna. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Arkitektura eta Ingeniaritzako Zuzendariordetza.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko otsailaren 13a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.