Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1155

HUTSEN ZUZENKETA, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko abenduaren 19ko Aginduarena, dokumentuak identifikatzeko eta baloratzeko prozedura, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordearen (COVASAD) funtzionamenduari buruzkoa.

Ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.a) artikuluan ezarrita dagoenez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen du dekretu horrek), argitaratutako xedapen, egintza nahiz iragarpenetan akatsik edo hutsik antzemanez gero, argitaratzeko agindua eman duen organoak zuzenduko ditu akats horiek, nahasbiderik sor ez dadin, eta, horretarako, akastun testua edo testu-zatia zuzenduta bidaliko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira, han berriro argitara dadin. Nolanahi ere, testuinguruaren bidez erraz argitzeko modukoa izan behar du akatsak, eta ez du aldatu behar argitaratu beharreko xedapen, egintza nahiz iragarpenaren esanahia.

Aipatutakoen moduko hutsak egin dira, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko abenduaren 19ko Agindun, dokumentuak identifikatzeko eta baloratzeko prozedura eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordearen (COVASAD) funtzionamenduari buruzkoa. 2006ko otsailaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (34. zk.) argitaratu zen. Beraz, honako hauek zuzendu behar dira:

– Azalpen zatiko 5. paragrafoan, 2997 orrialdean, honako hau dio:

"… Decreto 174/2003, de 22 de julio, de organización y fundamento …”

Baina hau esan behar du:

"… Decreto 174/2003, de 22 de julio, de organización y funcionamiento …”

– 19. artikuluko 2. puntuan, euskarazko testuan, 3004 orrialdean, honako hau dio:

"… (COVASAD) …”

Baina hau esan behar du:

"… (COVASED) …”


Azterketa dokumentala