Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
6266

LEHIAKETA PUBLIKOA, Unibertsitateko testu-liburuak euskaratzeko lanak kontratatzeko (LP 81/05).

1.– Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Herriko Unibertsitatea. Gerentzia. Unibertsitateko Campusa - 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01, faxa: 94 601 33 30.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

2.– Kontratuaren gaia.

a) Deskribapena: goian adierazitakoa.

b) Loteak eta kopurua: bai, 3.

c) Emateko lekua: ikusi preskripzio teknikoak (III. puntua).

d) Emateko epea: ikusi preskripzio teknikoak (VI. puntua).

3.– Tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: aurreratua.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: espediente osorako, gehienera ere, 75.338,00 euroko aurrekontua egongo da, BEZ barne (% 16). Honela banatuko da aurrekontua:

1. lotea: 19.305,00 euro.

2. lotea: 30.412,00 euro.

3. lotea: 25.621,00 euro.

5.– Behin-behineko bermea.

1. lotea: 386,10 euro.

2. lotea: 608,24 euro.

3. lotea: 512,42 euro.

6.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa: ikusi preskripzio teknikoak eta administrazio baldintza zehatzak.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da halakorik.

b) Bestelako baldintzak: ikusi oinarrien orria.

8.– Eskaintzak aurkezteko.

a) Azken eguna: 2006ko urtarrilaren 23a.

b) Dokumentazioa: ikusi oinarrien orria.

c) Aurkezteko lekua: UPV/EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar Plaza, Donostia-San Sebastián) eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea, 2, Vitoria-Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30eara, ostiraletan eta Gabonetako txandetan, 09:00etatik 13:00etara.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ez da halakorik jarri, baina preskripzio teknikoen orrietan adierazitakoaren hobekuntzak onartuko dira.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a.

b) Eguna: 2006ko urtarrilaren 26an.

c) Ordua: 10:30ean.

10.-Iragarkiaren gastuak: kontratua adjudikatzen zaionaren kontura.

11.– Interneteko helbidea:

http://www.ehu.es/contratacion_compras/

Leioa, 2005eko azaroaren 23a.

UPV/EHUren 2005eko ekainaren 3ko Ebazpenaz sinatua.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala