Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
6264

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak informatika-gai suntsikorrak erosteko deitutako lehiaketa publikoan egindako hutsak zuzentzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2.b) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta testuinguruak berak huts horiek erraz argitzen ez baditu eta, hutsak zuzendutakoan, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatu badaiteke.

Horrelako hutsak egin dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak informatika-gai suntsikorrak erosteko egindako lehiaketa publikoan (2005eko urriaren 24ko EHAA, 202. zk.). Hori dela eta, honela zuzendu behar dira:

18875. orrialdean, 5.b) Esleipendunak atalean: "Guilbert España, S.L.: 22.311,84 euro" dioen lekuan, hau esan behar du: Guilbert España, S.L.: 1.314,20 euro; eta "Profinsa, productos de oficina e informática, S.A.: 1.314,20 euro" dioen lekuan, hau esan behar du: Profinsa, productos de oficina e informática, S.A.: 22.311,84 euro.

Donostia-San Sebastián, 2005eko azaroaren 11.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

ARANTXA RETES SARATXAGA.


Azterketa dokumentala