Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6263

IRAGARKIA, Idiazabalgo Aita Iparraguirre LHI eraberritzea eta handitzea obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Lege Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: CO/1/06.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Idiazabalgo Aita Iparraguirre LHI eraberritzea eta handitzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Idiazabal.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 12 hilabete, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta; kontratua aurretik sinatuko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: enkantea.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztirako zenbatekoa: 689.502,83 euro.

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurralde Burutza-Eraikuntza-.

b) Helbidea: Andía kalea, 13.

c) Herria eta posta kodea: 20004 Donostia-San Sebastián.

d) Telefonoa: 943 02 28 97.

e) Faxa: 943 02 28 51.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2006ko urtarrilaren 16a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C Taldea, 2 Azpitaldea, d Kategoría.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko urtarrilaren 16ko goizeko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A" eta "B" kartazalak klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1, Vitoria-Gasteiz ( Lakua II, 3. solairua).

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 20 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Lakua 2, hirugarren solairua -Bilera Aretoa-.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2006ko urtarrilaren 24a.

e) Ordua: 11:00.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarpen gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarpena Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezko.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net edo www.hezkuntza.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 28a.

Baliabide Material, Informatika

eta Antolamendu zuzendaria,

MIKEL CABELLO PÉREZ.


Azterketa dokumentala