239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6262
LEHIAKETA. Iragarkia, Euskal Eskola Publikoaren publizitate kanpaina diseinu eta produzitzea helburutzat duen zerbitzu-kontratua esleitzeko dena (059/05 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Ekipamendu eta Kontratazio Unitatea.
c) Espediente zenbakia: 059/05.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Euskal Eskola Publikoaren publizitate kanpaina diseinu eta produzitzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hiru aste, esleipena jakinaraztetik aurrerakoak, betiere behin betiko fidantza ordaindu ondoren.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztirako zenbatekoa: 105.000 euro.
5.– Fidantzak:
Behin-behinekoa: ez da eskatzen
Behin betikoa: esleipenaren aurrekontuaren % 4.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Ekipamendu eta Kontratazio Unitatea.
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 83 89/90.
e) Faxa: 945 01 83 35/36.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2005eko abenduaren 23a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena:
b) Bestelako betebeharrak: Administrazio-klausula Partikularren Pleguko 20.2.b puntuetan finkatutakoak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko abenduaren 27ko goizeko 10:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" kartazalak klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
2) Helbidea: Ekipamendu eta Kontratazio Unitatean entregatuko dira, Donostia-San Sebastián kalea, 1.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 2006ko abenduaren 31 arte.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua -2. Sala-.
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián, kalea 1.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2005eko abenduaren 30a.
e) Ordua: 10:00ak.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarkien gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendun enpresen kontura izango dira (383,05 euro).
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net edo www.hezkuntza.ej-gv.net.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 25a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL CABELLO PÉREZ.