Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
6261

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiarentzat C Gasolioa eskuratzeko dena (A-043/06 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: A-043/06.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

d) Entregatzeko lekua: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia, oinarri teknikoetan ezarritakoarekin bat etorriaz.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: horniketaren aurrekontua, gehienez ere, berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000) eurokoa izango da; bertan, horniketa bere osotasunean eta modu egokian gauzatu dadin, esleipendunak kontuan hartu eta bere kabuz egin behar dituen balorazio faktore guztiak eta gastuak sartzen dira, BEZ barne.

Lizitazioan banakako prezio hauxe finkatzen da: 0,70 euro litroko, zeina goreneko prezio ere bai baita. Eta hori, batetik, oinarri teknikoetan zehaztutako kalitateko produktuentzako da, eta, bestaldetik, aipatu prezioan, gorago zehaztu denez, zerga, aseguru eta gastu guztiak sartzen dira.

Aleko ezarri diren prezio maximoak gainditzen dituzten eskaintza ekonomikoak aurkezten dituzten lizitatzaileak baztertu egingo dira.

Kalkulatutako kontsumoak gutxi gorabeherakoak dira, eta Administrazioak ez du hartzen produktuaren kopuru jakin bat erosteko konpromisoa. Kontratua indarrean dela, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak dituen araberakoak izango dira eskabideetako kantitatea eta kopurua. Kontratistak inolaz ere ezingo ditu exijitu gutxieneko kopuruak.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: bost mila (5.000) euro.

Behin betikoa: hamar mila (10.000) euroko behin betiko fidantza finkatzen da.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1- E aldea – solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 98; 945-01 87 73.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) E-maila: e-satrustegi@ej-gv.es.

g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2005eko abenduaren 27a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen pleguko 7.4 idatz-zatian jasotzen diren eta aurkeztu behar diren agiriez gain, lizitatzaileek kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatu beharko dituzte, ondokoen bitartez:

– Erakunde finantzarioen txostena.

– Arrisku profesionalengatiko kalte-ordain asegurua, gutxienez 150.000 eurokoa, izatea justifikatzeko agiria.

– Instalazio finkoentzako horniketa zuzenak eginez petrolio-erregaiak eta erregaiak txikizka banatzeko jarduera egiteko indarreango baimena; eta 2487/1994 Errege Dekretuarekin bat etorriaz Banatzaileen Erregistroan inskribaturik egoteari buruzko agiria.

– Azken hiru urteetan egindako horniketarik garrantzitsuenen zerrenda; horniketa horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko edo pribatuak adieraziko dira bertan. Agiri bidez egiaztatuko da hori guztia, eta gutxienez, hiru egiaztagiri aurkeztu beharko dira.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko abenduaren 27a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztu behar dira ("A", "B" eta "C"), berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa barruan daramatela; eskura, edo berariazko klausula administratiboen pleguko 7.2 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran aurkeztuko dira.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira Kontratazioan, Donostia kaleko 1ean, edo, bestela, postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan eskaintza posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio-organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen bada bidalketaren komunikazioa, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 2006ko abenduaren 31ra arte.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, E aldea– solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2005-12-30.

e) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

Administrazio-informazioa: Herrizaingo Saila - Kontratazioa.

Informazio teknikoa: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 28a.

KONTRATAZIO MAHAIKO LEHENDAKARIA.


Azterketa dokumentala