239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
6259
EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioari buruzko 446/05 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: desahuzio bati buruzko hitzezko judizioa. L2 446/05.
Demandatzailea: Carrocerías y Chapas Martínez SL.
Abokatua: Neftali Paracuellos Llanos.
Prokuradorea: Soledad Carranceja Diez.
Demandatua: Maskotek SL.
Gaia: errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa.
Aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:
Baietsi egin dut Carranceja Diez prokuradoreak Carrocerías y Chapas Martínez, SLren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Maskotek, SLren aurkakoa. Horregatik,
Honako hau deklaratzen dut: Oyón-Oionen (Logroñorako errepidea, 19) dagoen negozio-lokalaren desahuzioa bidezkoa dela, eta alderdiak lotzen dituen errentamendu-kontratua suntsitua dagoela. Alderdi demandatua berau uztera kondenatzen dut, eta ohartarazten diot, legez jarritako epean hala egiten ez badu, bertatik botako dela. Bestalde, alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozedura honetan sortutako kostuak.
Demandatuak, Maskotek SLk, egun helbidea non duen ez dakigunez, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.
Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.
Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epean. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako idazkaritzan.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 22a.
IDAZKARI JUDIZIALA.