Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
6257

EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa egiteko bideratutako 839/05 L2 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: desahuzio bati buruzko hitzezko judizioa. L2.839/05.

Demandatzailea: Ainhoa Zamanillo Elguezabal.

Abokatua: David Muñoz Ruiz.

Prokuradorea: Concepción Imaz Nuere.

Demandatua: Babunda Darame.

Gaia: N11, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa.

Aipatutako judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

Osorik baietsi dut Imaz Nuere prokuradoreak Ainhoa Zamanillo Elguezagalen aurka jarri duen demanda; horregatik,

1.– Suntsitutzat deklaratzen dut auzi-jartzailearen eta demandatuaren artean hitzartutako errentamendu-kontratua; lehena, Ainhoa Zamanillo Elguezabal da, errentatzailea; bigarrena, berriz, Babunda Darame, maizterra (etxebizitza: Concepción kalea 9 bis, 5.a, erd. ezk, Bilbao).

2.– Ondokoetara kondenatzen dut Babunda Darame:

A) Aipatu etxea utzi beharko du eta libre eta demandatzailearen esku utzi beharko; eta jakinarazten zaio etxetik indarrez bota dezaketela eta kostuak berak ordaindu beharko dituela, baldin eta agindutakoa betetzen ez badu.

B) Mila laurehun eta laurogeita zazpi euro eta berrogeita bederatzi zentimo (1.487,49) ordaindu beharko dizkio Ainhoa Zamanillo Elguezabali, baita honako hauek ere: prozedura hau gauzatzen ari dela eta errentatzaileak etxebizitza errekuperatu arte sortzen diren errentak; 991,66 eurori dagokionez, interpelazio judizialaren egunetik hara, eta guztiz ordaindu arte sortutako errentei dagokienez, epemugatzeetatik hara, hileko % 1eko tipoan itundutako interesak; eta sortutako kostuak.

Alderdiei ebazpen honen berri eman, eta jakinarazi horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, Bizkaiko Probintzia Auzitegirako: epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da, bost egun balioduneko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren. Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko baldin eta epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela adierazten ez badu. Errekurtsoa aurkezten duenean egiaztatu beharko du, idatziz.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuak, Babunda Daramek, egun helbidea non duen ez dakigunez gero, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epean. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2005eko azaroaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala