239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
6255
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko burututako 299/05 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, L2 299/05 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da Hormigones Galdames, SA sozietateak eskatuta, Cea Obras y Estructuras de Hormigón, SL sozietatearen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
299/2005 hitzezko judizioa.
205/05 EPAIA
Barakaldo, 2005eko irailaren 21a.
Nik, Mónica de la Serna de Pedrok, hiri honetako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, ikusi ditut diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 299/2005 hitzezko judizioaren autoak, epaitegietako prokuradore Lapresak ordezkatuta, Hormigones Galdames, SAk sustatutakoak Cea Obras y Estructuras de Hormigón, SLren aurka —auzi-iheslaria—.
EPAITZA
Baietsi egin dut Hormigones Galdames, SAk, Lapresa epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta, Cea Obras y Estructuras de Hormigón, SLren aurka aurkeztutako demanda. Horregatik, auzi-jartzaileari 2.564,30 euro eta 2005eko uztailaren 26tik aurrera sortutako legezko interesak ordaintzera kondenatzen dut demandatua. Bestalde, kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.
Egin bedi epai honen hitzez hitzezko testigantza, jarduketei erants bekie, eta sar bedi jatorrizkoa Epaien Liburuan.
Ebazpen hau ez da irmoa; beraz, apelazio-errekurtsoa jar daiteke bere aurka epaitegi honetan; horretarako epea bost egunekoa izango da eta Bizkaiko Probintzia Auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.
Eta Cea Obras y Estructuras de Hormigón, SL demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta bosteko azaroaren hogeita batean.
IDAZKARIA.