239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Arabako Probintzia Auzitegia
6254
EDIKTUA, hitzezko judizioaren gainean burututako L2 203/05 (AVB) apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Arabako Probintzia Auzitegia – 2. Sekzioa.
Errekurtsoa: L2 203/05 Hitz. Jud. Apel. (AVB).
Errekurtsogilea: Ignacio Sánchez Vargas.
Errekurritua: Juan Manuel Vilches Sánchez.
Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatutako judizioaren gainean 53/05 autoa eman da. Hau diote xedapenek:
"XEDAPEN ZATIA
Ezetsi egin behar dugu Ignacio Sánchez Vargasek jarri duen apelazio-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiak irailaren 6an emandako 561/05 autoaren aurkakoa (zenbateko bat erreklamatzeko 888/04 hitzezko judizioa; hortik dator erroilu hau). Beraz, berretsi egiten dugu hori, eta apelazioa egin duenari berariaz ezartzen dizkiogu errekurtso horretan sortutako kostuak.
Ebazpen hau irmoa da eta bere aurka ez dago errekurtso arruntik aurkezterik.
Auto honen bidez erabaki, agindu eta izenpetu dute goian azaltzen diren magistratuek. Fede ematen dut."
Juan Manuel Vilches Sánchez demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako idazkaritzan.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 22a.
IDAZKARI JUDIZIALA.