239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
6253
EBAZPENA, 2005eko azaroaren 7koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, hainbat erakunderi hazi-ekoizle izateko emandako tituluak baliogabetzekoa.
Indarrean dagoen legeria aplikatuz, bere egunean hazien eta mintegiko landareen ekoizpenerako tituluak eman zitzaizkien hainbat erakunderi.
"Arabako Aurrezki Kutxa Probintziala"ri (CAPA) hazitarako patata ekoiztu eta ugaltzeko behin betiko titulua eman zitzaion 1974ko azaroaren 30eko Aginduaren bidez (BOE, 1994ko abenduaren 7koa, 293. zk.); eta, bestalde, gari-, garagar- eta olo-haziak ekoiztu eta hautatzeko behin-behineko titulua ere eman zitzaion, Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiaren 1982ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez (BOE, 1982ko abuztuaren 20koa, 199. zk.).
"Agrupación de Productores de Patata de Siembra de Álava"ri (AGRUPAL) hazitarako patata ekoiztu eta hautatzeko behin betiko titulua eman zitzaion, Nekazaritza Ministerioaren 2004ko martxoaren 31ko Aginduaren bidez (BOE, 1975eko ekainaren 5ekoa, 134. zk.).
"Agrupación de Productores de Patata de Álava"ri (APPAL) hazitarako patata ekoiztu eta hautatzeko behin betiko titulua eman zitzaion, Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendariaren 1993ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez.
"Semillas Alavesas, S.A."ri bazka-landare, barazki eta lekadunen haziak ekoizteko titulua eman zitzaion, Hazien eta Mintegiko Landareen 11/1971 Legearen aurretik eman ere.
"Hortícolas Alavesas, S.L."ri bazka-erremolatxa ekoiztu eta hautatzeko behin betiko titulua eman zitzaion, Nekazaritza Ministerioaren 1975eko martxoaren 31ko Aginduaren bidez (BOE, 1975eko ekainaren 7koa, 136. zk.); bazka-landareen eta lekadunen haziak ekoiztu eta hautatzeko behin betiko titulua, Nekazaritza Ministerioaren 1978ko urtarrilaren 23ko Aginduaren bidez (BOE, 1975eko martxoaren 8koa, 57. zk.); eta zereal-haziak ekoiztu eta hautatzeko behin-behineko titulua, Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendariaren 1992ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez (EHAA, 1992ko abuztuaren 18koa, 160. zk.).
"Semillas Seleccionadas de Remolacha S.A."ri (SSR) azukre-erremolatxa ekoiztu, sortu eta hautatzeko behin betiko titulua eman zitzaion, Nekazaritza Ministerioaren 1975eko martxoaren 31ko Aginduaren bidez (BOE, 1975eko ekainaren 7koa, 136. zk.); eta ale-lekadun, lekadun berde, arto eta beste bazka-landareen haziak ekoiztu eta hautatzeko behin-behineko titulua, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuordetzaren 1985eko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 1985eko azaroaren 19koa, 236. zk.).
"Asociación para el Cultivo e Investigación en Semillas"i (ACIS) ale-lekadunak, lekadun berdeak, eta hosto-, zurtoin- eta sustrai-barazkiak ekoiztu eta hautatzeko behin-behineko titulua nahiz zalke-haziak ekoiztu eta sortzeko behin-behineko titulua eman zitzaizkion, Nekazaritza Ministerioaren 1984ko martxoaren 15eko Ebazpenaren bidez (BOE, 1984ko martxoaren 21ekoa, 74. zk.).
Hazi eta Mintegi Landareen Zerbitzuak egindako txostenaren arabera, erakunde horiek denek beraien jarduera gauzatzeari utzi diote Euskal Autonomia Erkidegoan. Hortaz, eman zitzaizkien tituluak baliogabetu behar dira.
Aurreko guztiarengatik, eta Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.9. artikuluan, hazien eta mintegiko landareen alorreko zerbitzuak Estatuko Administraziotik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeari buruzko maiatzaren 8ko 839/1985 Errege Dekretuan, Hazien eta Mintegiko Landareen martxoaren 30eko 11/1971 Legean, eta, aplikatzekoak diren gainontzeko arauetan xedatutakoarekin bat etorriz, hauxe
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Hazi eta mintegiko landareen arloan emandako titulu guztiak baliogabetzea ondorengo erakundeei:
– Arabako Aurrezki Kutxa Probintziala (CAPA).
– Agrupación de Productores de Patata de Siembra de Álava (AGRUPAL).
– Agrupación de Productores de Patata de Álava (APPAL)
– Semillas Alavesas, S.A.
– Hortícolas Alavesas, S.L.
– Semillas Seleccionadas de Remolacha S.A.
– Asociación para el Cultivo e Investigación en Semillas (ACIS)
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaioke Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 7a
Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria,
JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.