Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6248

EBAZPENA, 2005eko azaroaren 30ekoa, Administrazio eta Zerbitzu sailburuordearena, 2005eko maiatzaren 11ko Aginduan (maiatzaren 31ko EHAA) jasotako guztirako kopurua handitzeko dena. Agindu horren bidez, hain zuzen ere, hezkuntza premia bereziko ikasleak dituzten eta 2005-2006 ikasturterako Hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxeetarako diru-laguntzak deitu ziren.

Aipatutako aginduan 4.912.700 euroko kopurua jasotzen da, diru-laguntza eskatzen duten itunpeko ikastetxeek hezkuntza-laguntzako espezialistak kontrata ditzaten.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta Balorazio Batzordea bildu ondorean (aipatu aginduaren 6. artikulua), zera ikusi da: behar bezala informaturik dauden eta nahitaez laguntza jaso behar duten eskabideek hasieran aurreikusitako aurrekontua gainditzen dute. Hortaz, agindu horretako 1.2. artikuluan zehaztutako aukera ikusita, hau

EBATZI DUT:

Aipatutako aginduaren 1. artikuluan kontsignatutako guztirako kopurua 531.005 eurotan handitzea; ondorioz, deialdia ebazteko 5.443.705 euroko diru-kopurua egongo da: 212.402 euro 2005eko iraila/abenduko epeari dagozkio, eta 318.603 euro, berriz, 2006ko urtarrila/ekaineko epeari.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 30a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

PABLO LARRAURI ALTONAGA.


Azterketa dokumentala