239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6246
AGINDUA, 2005eko azaroaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, honako agindu hau aldatzen duena: "Agindua, 2004ko azaroaren 15ekoa, Batxilergoko, Erdi Mailako Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetako mailetan 2004-2005, 2005-2006, 2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteetako ikastetxe pribatuetako hezkuntza-itunak izenpetzea eta berritzea ebazten duena 2004-2005 ikasturterako".
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko apirilaren 6ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2004-2005, 2005-2006, 2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteetan ikastetxe pribatuekin hezkuntza-itunak izenpetu eta berritzeko.
Beharrezkoa izan denez 2004-2005, 2005-2006, 2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteetako hezkuntza-itunak izenpetzeko eta berritzeko deialdiari buruzko Aginduaren 5.2 artikuluan ezarritakoaren arabera hitzartutako ikastetxeetako ikasgelen plagintza aldatzea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuko 24.2.b artikuluarekin bat etorriz,
EBATZI DUT:
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2004ko azaroaren 15eko Aginduaren eta hori aldatzezko aginduen I. eranskina aldatzea. Agindu horren bidez Batxilergoko, Erdi Mailako Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetako mailetan 2004-2005, 2005-2006, 2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteetako ikastetxe pribatuetako hezkuntza-itunak 2004-2005 ikasturterako izenpetzea eta berritzea ebatzi da.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 22a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
Honako hau dioen lekuan:
I. ERANSKINA
BIZKAIA
	TALDEAK
HERRIA	IKASTETXEA	MAILA	IZENA	2004/05	 2005/06	2006/07	2007/08
BILBAO	CPES LA SALLE-SANTIAGO APOSTOL BHIP	LOGSE BATXILERGOA	LOGSEKO BATXILERGOA	8	8	8	8	
Honako hau esan behar du:
I. ERANSKINA
BIZKAIA
TALDEAK			TALDEAK	
HERRIA	IKASTETXEA	MAILA	IZENA	2004/05	 2005/06	2006/07	2007/08
BILBAO	CPES LA SALLE-BILBAO BHIP	LOGSE BATXILERGOA	 LOGSEKO BATXILERGOA		8	8	8