Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6245

EBAZPENA, 2005eko urriaren 18koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, SD2-05988/00 espedientean Tomás López Ballesteros jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Tomás López Ballesteros jaunak eta M.ª Rosario Barrio Gómez andreak etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko 2000ko irailaren 19an egindako eskabidearekin batera hasi ziren jarduera hauek.

2.– Martxoaren 1ean Bizkaiko lurralde-ordezkariak ebazpena eman zuen. Ebazpen horren bidez, babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistrotik atera zen delako eskabidea, eskatzaileak lau urtez berritzeko agiria aurkeztu ez zuelako.

3.– Ebazpenarekin ados ez zegoenez, Tomás López Ballesteros jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2005eko apirilaren 4an. Errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatzen du.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da gorako errekurtso hau ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan.

2.– Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatzen du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandakoaren ondorioetarako, eta errekurtsoa lege horren 114. eta 115. artikuluetan finkatutako epean eta moduan aurkeztu da. Artikulu horiek urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zituen.

3.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak honela dio 115. artikuluan: gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa da eta epe hori amaitu eta errekurtsorik aurkeztu ez bada, ebazpena irmoa izango da ondorio guztietarako.

4.– Eskuartean dugun gaiari dagokionez, errekurritutako ebazpena Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako iragarki-oholean jarri zen jendaurrean 2005eko martxoaren 1ean, eta 2005eko apirilaren 2a zen errekurtsoa aurkeztu ahal izateko azken eguna.

Orain errekurtsogile denak 2005eko apirilaren 4an aurkeztu zuen errekurtsoa Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, 183554 erregistroko sarrera-zenbakiaz, epez kanpo.

Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta oro har erabilgarriak diren gainerakoak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Tomás López Ballesteros jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ez onartzea, epez kanpo aurkeztu zelako. Errekurtsoa Bizkaiko Lurralde ordezkariak SD2-05988/00 espedientean emandako ebazpenaren aurka aurkeztu zen, eta bere hartan sendetsi behar da, zuzenbidearekin bat baitator.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ETXEZARRETA.


Azterketa dokumentala