Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6243

EBAZPENA, 2005eko azaroaren 24koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena, Gauzatu - Kanpoko Ezarpenak programarako ekitaldi honetan jarritako aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den argitaratzeko dena.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez, Gauzatu - Kanpoko Ezarpenak programa arautu zen, Euskal enpresen kanpoko ezarpenak sortu eta garatzen laguntzeko. Agindu hori Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko ekainaren 29ko Aginduz aldatu zen.

Agindu horren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, urteroko deialdian zehazten den guztirako zenbatekoa gainditzen duten laguntzak ukatu egingo dira, administrazio-ebazpen baten bidez. Kopuru horiek ezin izango dute inolaz ere gainditu Euskal Autonomia Erkidegoko ekitaldi bakoitzeko Aurrekontu Orokorretan Ekonomia Sustatzeko Funtsera zuzendutako ordainketa- eta konpromiso-kredituen zuzkiduren batura. Horregatik, programa hau indarrean dagoen bitartean, baldin eta ekonomia-ekitaldiren batean kopuru hori betetzen bada, egoera horren berri emango du Industria Berritzeko eta Garatzeko Sailburuordetzak: administrazio-ebazpen bat argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, diru-zenbatekoa zein egunetan agortu den adieraziz.

Aurreko ekonomia-ekitaldian aurkeztu diren eta aurrekontu-ekitaldi bakoitzean ezarritako muga gainditzeagatik laguntzarik jaso ez duten proiektuak, gorago adierazitako eran ukatu bazaie laguntza, hurrengo ekitaldiko funtsaren baliabideei egotzi ahal izango zaizkie, baldin eta agindu honetan laguntzak jasotzeko ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, berriz aurkeztu beharko dute laguntzen eskabidea, baina atzera botatako lehenengo eskabidearen data hartuko da kontuan, lehentasuna jartzeko.

Aurrekontu-ekitaldi honetan agortu egin da Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearen 2005eko uztailaren 1eko Ebazpenean aurreikusitako laguntzak —aurrerakin itzulgarriak— emateko jarritako funtsa —ebazpen horren bidez argitaratu zen, hain justu ere, laguntzak emateko deialdia, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren aginduan ezarritako esparruan; izan ere, agindu horretan Gauzatu - Kanpoko Ezarpenak programa arautu zen, atzerrian euskal enpresak ezartzen eta garatzen laguntzeko—. Beraz, azaldutako guztia kontuan hartuta eta aipatu dugun dekretuaren 2. artikuluan ematen zaizkidan ahalmenez baliatuz, hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Jakinarazten da 2005eko azaroaren 24an agortu egin dela 2005eko ekitaldirako jarritako aurrekontu-kreditua, atzerrian euskal enpresak ezartzen eta garatzen laguntzeko laguntzak emateko jarritakoa. Laguntza horiek, aurrerakin itzulgarriak baitira, Gauzatu - Kanpoko Ezarpenak programa arautu zuen aginduan aurreikusi ziren. Aipatu aginduaren 2.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako jakinarazten da hori guztiori.

Bigarrena.– 2005eko ekonomia-ekitaldian aurkeztu diren eta aurrekontu-ekitaldi bakoitzean ezarritako muga gainditzeagatik laguntzarik jaso ez duten proiektuak, gorago adierazitako eran ukatu bazaie laguntza, hurrengo ekitaldiko funtsaren baliabideei egotzi ahal izango zaizkie, baldin eta agindu honetan laguntzak jasotzeko ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, berriz aurkeztu beharko dute laguntzen eskabidea, baina atzera botatako lehenengo eskabidearen data hartuko da kontuan lehentasuna jartzeko, horrela aplikatuko baita Gauzatu - Kanpoko Ezarpenak programa arautu zuen aginduaren 2.2 artikuluaren jasotakoa.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 24a.

Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordea,

JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala