239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
6241
EBAZPENA, 2005eko azaroaren 24koa, Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdia hutsik geratu dela adierazteko dena. Aipatutako deialdia 2005eko urriaren 5eko Ebazpenaren bidez egin zen (2005eko azaroaren 4ko EHAA).
Epea bukatuta, ez denez eskaerarik aurkeztu lanpostu hori betetzeko, eta lehen aipaturiko ebazpenaren laugarren oinarria betetzeko, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), Gerentzia honek, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 2004ko ekainaren 17ko Ebazpenaz eskuordetu zaizkion ahalmenez baliatuz (2004ko uztailaren 8ko EHAAn argitaratutako Ebazpena, Unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu arloak zehaztu eta eginkizunak eskuordetzen dituena), honako hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean zehazten den lanpostuaren prozedura amaitutzat jotzea, eta deialdia hutsik gelditu dela adieraztea.
Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, baina haren kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Bilboko Administrazio Auzietako Epaitegi egokian, bi hilabeteko epean, Ebazpen hau Errektoregoko iragarki-oholean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Hori guztia bat dator Unibertsitateko Estatutuetako 220. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazio Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoarekin.
Leioa, 2005eko azaroaren 24a.
Gerentea,
XABIER AIZPURUA TELLERIA.
ERANSKINA
Izena: Administratzailea B.
Erref.: F 998.
Eskala: Administraziokoa.
Taldea: C.
Zenbatgarrena: 13.
Maila: 21.
Hizkuntza eskakizuna: 3; derrigorrezkotasun data: 2002-12-31.
Langunea: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea.
Campusa: Araba.