Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
6240

EBAZPENA, 2005eko azaroaren 21ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoregoarena, unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionario doktoreen plazak betetzeko lehiaketan parte hartzeko lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda argitaratzeko dena.

Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoregoaren 2005eko urriaren 10eko ebazpenaren bidez deia egin ondoren unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionario doktoreen plazak betetzeko (azaroaren 2ko BOE eta azaroaren 14ko EHAA), eta amaituta eskariak aurkezteko epea (deialdiko 4. oinarrian zehaztutakoa), Errektoregoak ondokoa erabaki du:

Lehenengoa.– Onestea lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda. Zerrenda Leioako Errektoregoko Lehiaketen Ataleko iragarki oholean eta Campusetako errektoreordetzetakoetan ikus daiteke, bai eta Interneteko helbide honetan ere: http://www.ehu.es/ Pertsonalerako Gerenteordetza. Pertsonalaren Kudeaketarako Zerbitzua. Deialdi eta Lehiaketen Atala.

Bigarrena.– Argitara ematea ebazpen honen eranskin moduan agertzen den lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda. Bertan adieraziko da baita ere zein izan den kanporatzearen arrazoia.

Hirugarrena.– Lehiakide kanporatuek hamar egun balioduneko epe luzaezina izango dute akatsa zuzentzeko, zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita. Lehiakide onartuen zerrendan zein lehiakide kanporatuen zerrendan agertzen ez direnek ere epe berbera izango dute, zerrenda horietako batean ere ez agertzea eragin duen akatsa zuzentzeko.

Aipatutako epearen barruan akatsa zuzentzen ez duten lehiakide kanporatuek eskubide guztiak galduko dituzte, bai eta zerrendetako batean ere ez agertzea eragin duen akatsa zuzentzen ez dutenek ere.

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2005eko azaroaren 21a.

Errektorea.– Eginkizunak eskuordetuta (2004ko ekainaren 17ko Ebazpena, uztailaren 8ko Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkaria)

Irakasleen errektoreordea,

JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.

I. ERANSKINA
UNIBERTSITATEAN SARTZEKO LEHIAKETAKO PLAZAREN DATUAK

Plazaren zenbakia: 6; kodea: TUC8/1-D000343-11; kidegoa: unibertsitateko irakasle titularra; jakintza arloa: Ekonomia Analisiaren Oinarriak; saila: Ekonomia Analisiaren Oinarriak; ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea; hizkuntz eskakizuna: elebiduna (gaztelania-euskara); arduraldia: osoa; egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Teoria Makroekonomikoa.

LEHIAKIDE ONARTUEN BEHIN-BEHINEKO
ZERRENDA:

Abizenak eta izena NAN

Alberto Ansuategi Cobo 15.378.977-G

LEHIAKIDE KANPORATUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA: EZ DAGO KANPORATURIK


Azterketa dokumentala