239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
6239
AGINDUA, 2005eko abenduaren 12koa, Osasun sailburuarena, Eduardo Garate Guisasola jauna ondoren zehazten den kargutik kentzea xedatzen duena. Kargua: Osasun sailaren Osasun Planerako Zuzendariordetzako Osasun Planerako zuzendariordea (2810. kodekoa, 1. dotaziokoa, 29. mailakoa).
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horren 10.1.c artikuluari jarraituz ematen zaizkidan aginpideez baliatuz, hauxe
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Osasun sailaren Osasun Planerako Zuzendariordetzako Osasun Planerako zuzendariordea, Eduardo Garate Guisasola jauna (2810. kodekoa, 1. dotaziokoa, 29. mailakoa) kargutik kentzea, betetako zerbitzuengatik eskerrak emanez.
Bigarrena.– Kargutik kentze honek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinerazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Administraziorekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Administraziorekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko abenduaren 12a.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.