Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5598

IRAGARKIA, 846/05-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali dela jakinarazteko eta hirugarren interesatuak epatzeko dena.

Interesa duen orori hau jakinarazten zaio: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, María Teresa Basterra García, Consuelo Lavado Merchán, Ana Puy Arrizabalaga Urizar eta Itziar Díez Gutiérrez andreek 846/05-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 66/2005 Dekretuaren aurka (2005eko apirilaren 14ko EHAA). Dekretu horren bidez, Hezkuntza Bereziko lan-legepeko hezkuntza-langile ez-irakasleen hizkuntza-eskakizunak sortu eta arautu ziren.

Uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesatu guztiei autoetan agertu eta pertsonatzeko (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 20a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

PABLO LARRAURI ALTONAGA.


Azterketa dokumentala