Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2005eko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilbo-Bizkaiko Uren Partzuergoa
5569

IRAGARKIA, «Arratiako hornikuntza, I. etapa» proiektuko okupazioaren aurreko aktak jasotzeari buruzkoa eta exekuzioak eragiten dien eskubide eta ondasunen titularrentzako deialdia egiteari buruzkoa.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeak, 2004ko ekainaren 30ean egindako bileran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zituen «Arratiako hornikuntza, I. etapa» proiektua eta proiektuaren betearazpenak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ondoren jendaurrean jartzeko.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Zuzendaritzak aldeko txostena emanda, eta maiatzaren 17ko 114/2005 Dekretuaren bidez, aipatutako proiektua egiteko beharrezko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar zirela adierazi zen. Horrek, era berean, aipatutako ondasun eta eskubideak hartzea dakar, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Legea betez, Ur Partzuergoak erabaki zuen ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei deia egitea, 2005eko uztailaren 12, 13, 14, 15, 18, 19, 20, 21 eta 22an ondasunen hartu aurreko agiriak egiteko.

Horiek horrela, eta 52.1 artikuluaren babesean, Partzuergoak erabaki du GA-15 finkaren ondasuna hartu aurreko agiria 2005eko azaroaren 16an egitea. Ukitutako titular guztiei zitazio-zedula bidaliko zaie agiriok egiteko tokia, eguna eta ordua jakinarazteko. Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako gainontzeko argitalpenak ere egingo dira.

Interesdun guztiak eta ukitutako ondasunengan edozein motatako eskubide edo interesen titularrak, edo behar bezala baimendutako ordezkariak, bertaratu beharko dira. Bertaratutakoek titulartasuna egiaztatzen duten agiriak eraman beharko dituzte (eskritura publiko edo pribatuak, agiri pribatuak, egiaztagiriak, Jabetza Erregistroko informazio-oharrak...), bai eta kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Titularrek, euren kargura, peritua eta notarioa eraman ahal izango dituzte, hala nahi izanez gero.

Halaber, interesdunek, bai eta eskubide erreal edo interes ekonomikoen titular izanik argitaratutako zerrendan agertu ez direnek ere, alegazioak egin ahal izango dituzte idatziz Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan (San Bizente 8, Albia eraikina 1-4. solairua, 48001 Bilbao). Alegazioak aurkezteko azken eguna ondasunak hartu aurreko agiria egiteko zehaztu den eguna izango da, eta horien helburu bakarra ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan egindako okerrak zuzentzea izango da. Hori guztiori bat dator Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 56.2. artikuluan zehaztutakoarekin.

Bilbao, 2005eko urriaren 16a.

IDAZKARIA.

PROIEKTUA ARRATIAKO HORNIKUNTZA, I. ETAPA PROIEKTUA

PROYECTO «ABASTECIMIENTO AL VALLE DE ARRATIA. ETAPA I»

UDAL MUGARTEA / TERMINO MUNICIPAL: GALDAKAO

OKUPAZIOAREN AURREKO AKTAK JASOTZEKO DEIALDIA

CONVOCATORIA AL LEVANTAMIENTO DE ACTAS PREVIAS A LA OCUPACIÓN.

Lurzati	Jabearen izen-abizenak	Erabateko	 Bide-zor	Aldibaterako 	Jabego erroldako zehastazunak	Deialdia	Udaletxea

Zk.	eta helbidea	jabegokentzea m2	iraunkorra	 okupazioa m2	Datos catastrales	Convocatoria	Ayuntamiento

N.º de Finca	Nombre y domicilio del titular	 Expropiación pleno 	Servidumbre 	Ocupación	Lur-eremua	 Etxaldea	Lursaila	Hilabetea	Eguna	Ordua

		dominio m2	permanente	temporal m2	 Polígono	Manzana	Parcela	Mes	Día	Hora

		m.l. m2	

GA-15	D. Cosme Ereño Zarate y	xxx	75	375	 1.138	048	03	006	Azaroa	16	09:00	Galdakao

	D. Juan Ereño Zarate								 Noviembre

	Plaza del Funicular n.º 2 – 6.º E

	48007 Bilbao

F(PNT-GSgs-GC-PREX)09 rev.01


Azterketa dokumentala