Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2005eko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
5568

IRAGARKIA. 493/05 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zebakiko Epaitegian, Jesús M.ª Astigarraga Otegik, prozedura laburtuaz, pertsonalari buruzko 493/05 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2005eko ekainaren 29ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Donostia Ospitalean zeladoreen kategorian lanpostu huts bat betetzeko izendapen administratiboaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Ondorioz, hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, hain zuzen ere, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 14a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala