Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2005eko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5565

LEHIAKETA. Iragarkia, Bilboko Barroeta Aldamar kaleko 7. solairuan dagoen Justizia Jauregiko epaitegi berria klimatizazioz hornitu eta instalatzeko kontratazioa egiteko dena (S-049/DJT-2005 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: S-049/DJT-2005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: epaitegi berria klimatizazioz hornitu eta instalatzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: oinarri teknikoen pleguan zehaztutakoaren arabera.

c) Loteak: ez.

d) Entregatzeko lekua: Barroeta Aldamar kaleko epaitegi berria, 7. solairua, Bilbao.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2005eko abenduaren 31 baino lehen.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: berrogeita hamabost mila (55.000,00) euro, BEZ barne.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (solairuartea, F gunea, Lakua I eraikina).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 94 06.

e) Telefaxa: 945 01 94 50, posta elektronikoa: b-simancas@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2005eko azaroaren 24a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulan zehazten den moduan egiaztatu beharko dituzte lizitatzaileek ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko azaroaren 24a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako agiriak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Zerbitzu Zuzendaritza (solairuartekoa, F gunea, Lakua I eraikina).

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Zerbitzu Zuzendaritza (solairuartekoa, F gunea, Lakua I eraikina).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2005eko azaroaren 30a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 24a.

Zerbitzu zuzendaria.

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala