213. zk., 2005eko azaroaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5564
LEHIAKETA. Iragarkia, «autoak, lur orotako ibilgailuak eta furgonetak gurpil-azalez hornitzea» helburutzat duen hornidura-kontratu administratiboa esleitzeko dena (KM /2006/013 espedientea). 1.– Entitate esleitzailea. a) Erakundea: Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea, Ogasun eta Herri Administrazio Saila. b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza). c) Espedientearen zenbakia: KM /2006/013. 2.– Kontratuaren ezaugarriak. a) Helburua: autoak, lur orotako ibilgailuak eta furgonetak gurpil-azalez hornitzea. b) Entregatu beharreko unitate-kopurua. c) Loteak: ez. d) Gauzatzeko lekua: Eusko Jaurlaritzako ibilgailuen tailerra, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz. e) Gauzatzeko epea: 2006ko abenduaren 31 da kontratua burutzeko azken eguna. Epe partzialak: hornidurak entregatzeko gehieneko epea hiru egun baliodunekoa izango da. Lizitatzaileek epea hobetu ahal izango dute. Eskaintzak baloratzeko orduan, ez dira aintzat hartuko 24 orduz azpiko epeak. 3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era. a) Izapideak: ohikoak. b) Prozedura: irekia. c) Esleitzeko era: lehiaketa. 4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: berrogei mila (40.000) euro. 5.– Behin-behineko fidantza: ez. 6.– Agiriak eta argibideak. a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza). b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua. c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010. d) Telefonoa: 945 01 85 17. e) Faxa: 945 01 87 04. f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2005eko azaroaren 24a. 7.– Kontratistaren betebeharrak. Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: – Finantza-erakundeen txostena. – Hornitu beharreko produktuen lagina, katalogoa edo deskripzioa. 8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea. a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko azaroaren 25a, 14:30ak baino lehen. b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutakoak. c) Aurkezteko lekua: 1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza). 2.a Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua. 3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010. d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita. e) Aldaerak: gehienez: 1. Betekizunak eta modalitateak: hainbat marka aipatu behar ditu. f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua. 9.– Eskaintzak irekitzea. a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza). b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua. c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010. d) Eguna: 2005eko abenduaren 12a. e) Ordua: 12:00ak. 10.– Bestelako argibideak. 11.– Iragarkien gastuak: hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05). 12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: http://www.ej-gv.net Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 24a. Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea, CARMELO ARCELUS MÚGICA.