Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2005eko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5563

LEHIAKETA. Iragarkia, «Herrizaingo Sailaren Segurtasun Sailburuordetzaren menpeko zentro eta polizia-etxeetarako desplazamendu- eta egonaldi-zerbitzua» helburutzat duen zerbitzu-kontratu administratiboa esleitzeko dena (KBN C02/056/2005 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo sailburua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/056/2005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Herrizaingo Sailaren Segurtasun Sailburuordetzaren menpeko zentro eta polizia-etxeetarako desplazamendu- eta egonaldi-zerbitzua.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: egonaldi eta desplazamendu bakoitzaren destinoko lekua.

d) Gauzatzeko epea: 24 hilabete, kontratua egiten den egunaren biharamunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: bi milioi eta hirurogei mila (2.060.000) euro, ondoko urtekoetan banaturik:

2005:	60.000 euro.

2006:	1.000.000 euro.

2007:	1.000.000 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: berrogeita bat mila eta berrehun (41.200) euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, beheko solairua, Lakua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 89 31.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2005eko azaroaren 24a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldeak eta kategoria):

Taldea: U)	Azpitaldea: 4	Kategoria: D	

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko azaroaren 25a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2005eko abenduaren 12a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: http://www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 24a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala