213. zk., 2005eko azaroaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
5562
EDIKTUA, kontratua indargabetzeagatiko desahuzioari buruz bideratutako 606/05 zenbakiko L2 hitzezko judizioaren ondoriozkoa. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia. Judizioa: desahuzioari buruzko hitzezko judizioa. L2 606/05. Demandatzailea: Inmobiliaria Abanto 2.000, SL. Abokatua: Fernando Cuesta Calzada jauna. Prokuradorea: Iñaki Sanchiz Capdevila jauna. Demandatua: World Wide Arms, SL. Gaia: kontratua indargabetzeagatiko desahuzioa. Aipatu judizioan, 2005eko urriaren 19an, epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita:
Osorik baietsi dut, Inmobiliaria Abanto 2000, SLren prokuradore Iñaki Sanchiz Capdevilak —epaitegietako prokuradorea— auzi-ihesean den World Wide Arms, SLren aurka jarritako demanda, eta eskatutako desahuzioa eta alderdien arteko errentamendu-kontratua suntsitzea bidezkoa dela deklaratzen dut. Horregatik, demandatuak kontratuaren suntsipen hori onartzera eta Ansoletako industrialdeko pabilioia (Anboto kalea, 12, Gasteiz) libre eta demandatzailearen esku uztera kondenatzen ditut, eta honako ohartarazpena egiten diet: legez ezarritako epean agindutakoa bete dutela egiaztatzen ez badute, bertatik bota egingo direla. Bestalde, kostuak berariaz ezarriko zaizkio alderdi demandatuari. Eman, legeak agindu bezala, ebazpen honen berri alderdiei, eta jakinarazi ez dela irmoa, eta horren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezaketela 1/2000 Legearen 449.1 artikuluan ezarritako moduan. Ebazpena eman, jarduerei horren testigantza erantsi eta jatorrizkoa epaitegi honetako Epaien Liburura eraman. Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut. Demandatuak, World Wide Arms, SLk, egun helbidea non duen ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da. Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian. Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epean. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua). Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako idazkaritzan. Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 19a. IDAZKARI JUDIZIALA.EPAITZA