Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2005eko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Eibarko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
5561

EDIKTUA, jabari baten eskuratze-preskripzioari buruz bideratutako L2 385/04-B prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: L2 385/04 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Felix Ormaechea Echeverria jauna.

Abokatua: Aitor Laca Muñoz jauna.

Prokuradorea: Luis Echaniz Aizpuru jauna.

Demandatua: Enrique Ormaechea Echeverria, Dionisia Ormaechea Uriarte, Serapia Ormaechea Uriarte, Engracia Ormaechea Uriarte eta Juan Ormaechea Uriarte.

Gaia: jabari baten eskuratze-preskripzioa.

76/05 EPAIA

Eibar, 2005eko irailaren 1a.

Nik, María José Aguirre Zuazok, Eibarko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile titularra naizen aldetik, ikusi ditut judizio arruntari buruzko autoak (prozedura-zenbakia: 385/04); auto horiek epaitegietako prokuradore Luis Echaniz Aizpuruk eta Felix Ormaechea Echeverríak eskatuta bideratu dira, Enrique Ormaechea Etxeberríaren, Dionisia, Serapia, Engracia eta Juan Ormaechea Uriarteren edo horietako edozeinen jaraunsleen kontra (auzi-ihesean daude guztiak), jabari baten eskuratze-preskripzioa deklaratzeko. Eta honako epai hau eman dut:

EPAITZA

Osorik baietsi dut Luis Echaniz jaunak Felix Ormaechea Echeverría jaunaren izenean eta ordez ezarri duen demanda, eta Felix Ormaechea Echeverríak Eibarko Txonta kaleko 11ko 3. solairuan dagoen etxebizitzaren jabari osoa ezohiko eskuratze-preskripzioz eskuratu duela deklaratzen dut; horregatik, Eibarko Jabetza Erregistroari jabari hori demandatzailearen izenean inskriba dezan agintzen zaio, erregistroan dagokion deskribapena eta inskripzioa egiteko errekerimendua egin ondoren. Bestalde, prozesuko kostuak ofizioz ordainduko dira.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa ezar daiteke epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta bost eguneko epean; eta horren berri emango zaio Valentziako Auzitegi Probintzialari.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu egiten dut. Epaiaren lekukotasuna emango da kausari atxikitzeko, eta jatorrizkoa Epaitegi honetako Epai Liburuan jasoko da.

Argitalpena.– Epai hori, epaiari dagokion egunean jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, ediktu hau eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu du. Fede ematen dut.

Dionisia Ormaechea Uriarte, Serapia Ormaechea Uriarte, Engracia Ormaechea Uriarte eta Juan Ormaechea Uriarte demandatuen gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epean. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Eibar (Gipuzkoa), 2005eko urriaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala