213. zk., 2005eko azaroaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
5560
EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa egiteko bideratutako 255/05 L2 hitzezko judizioaren ondoriozkoa. Aipatutako autoen gainean ebazpen hau eman da:
Epaile magistratua: Elena López Negrete andrea. Lekua: Bilbao (Bizkaia). Eguna: bi mila eta bosteko urriaren hemezortzia. Erants bekie Arenaza prokuradoreak aurkeztutako idazkia dagozkion autoei, eta eskatutakoaren arabera, bertan behera utziko da prozedura honetan adierazitako judizioa. Judiziorako beste egun bat ezarri da: 2005eko azaroaren 17an egingo da, 13:45ean, Epaitegi honetako entzunaldi-aretoan; eta zitazioa egiten zaie alderdiei aurrez egindako ohartarazpen berberak eginez. Isabel Hernández Pérez andreari zitazioa egiteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratuko den ediktua emango da, andre hori non dagoen ez baitakigu. Eta Isabel Hernández Pérez andreari zitazioa egiteko balio dezan ematen da ediktu hau —egun non dagoen ez dakigu-eta, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta bosteko urriaren hemezortzian. IDAZKARIA.PROBIDENTZIA