213. zk., 2005eko azaroaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
5559
EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzio bati buruzko L2 1180/04 hitzezko judizioaren ondoriozkoa. Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, L2 1180/04 hitzezko judizioa bideratu da, Jose Félix González San Sebastián jaunak eskatuta, Miguel Ángel Helguera González jaunaren aurka, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzio bat dela-eta (N11). Judizio horren prozeduraren gainean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira:
Epailea: Ana García Orruño andrea. Lekua: Bilbao (Bizkaia). Eguna: bi mila eta bosteko urriaren bosta. Alderdi demandatzailea: Jose Félix González San Sebastián jauna. Abokatua: Beatriz Martínez Fernández andrea. Prokuradorea: María Luisa Alonso Jiménez-Bretón andrea. Alderdi demandatua: Miguel Ángel Helguera González jauna. Abokatua: Prokuradorea: Judizioaren gaia: N11, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa.
1.– Baietsi egin dut Alonso prokuradoreak Jose Félix González San Sebastián jaunaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Miguel Ángel Helguera González jaunaren aurkakoa. Hori dela eta, deklaratzen dut suntsituta dagoela ebazpen honen aurrekarietan adierazitako finkaren errentamendu-kontratua. Beraz, demandatua etxea uztera kondenatzen dut eta ohartarazten diot etxetik botako dela baldin eta legez jarritako epean etxea uzten ez badu. Halaber, demandatzaileari 10.270,73 euroko zenbatekoa ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua, bai eta 1/2000 PZLaren 576. artikuluan adierazten diren interesak ordaintzera ere. 2.– Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesu honetan sortutako kostuak. Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera, bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua). Errekurtsoa aurkezteko idazkia onartzeko, ezinbestekoa izango da epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aldez aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatzea (PZLb, 449.1 artikulua). Epai honen bidez erabaki, agindu eta izenpetu dut. Eta Miguel Ángel Helguera González demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta bosteko urriaren hamahiruan. IDAZKARI JUDIZIALA.JAKINARAZTEKO ZEDULA
EPAIA
EPAITZA