213. zk., 2005eko azaroaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Balmasedako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
5558
EDIKTUA, L2 453/04 prozedura arruntaren ondoriozkoa. Aipatu prozeduraren gainean ebazpena eman da. Honela dio hitzez hitz:
Epatzea agintzen duen auzitegia: Balmasedako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia). Ebazpenaren gaia: goian aipatutakoa. Nor epatzen den: José Ranero Palacio jauna, alderdi demandatua den aldetik. Helbidea: Martínez Gutiérrez kalea, 18. zk. - Lanestosa (Bizkaia). Epatzearen xedea: aipatutako judizioan agertzea, alderdi demandatu gisa demandari erantzuteko. Honekin batera demandaren kopia, aurkeztutako dokumentuena eta demanda onartzeko autoarena doaz. Zein auzitegiren aurrean agertu behar duen: epaitegi honen egoitzan. Agertzeko epea: hogei egun baliodun, epatze hau egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. 1.– Agertzen ez bazara, prozesu honetan auzi-iheslaritzat joko zaitugu. Auzi-iheseko deklarazio hori jakinarazitakoan, ez zaizu beste jakinarazpenik egingo, prozesuari amaiera ematen dion ebazpenarena izan ezik (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 496 eta 497. artikuluak). 2.– Prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu beharko duzu judizioan (PZLb-ko 23 eta 31. artikuluak). 3.– Prozesua bideratzen ari den bitartean bizilekuz aldatuz gero, Auzitegi honi ezagutarazi egin beharko diozu (PZLb-ko 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa). Balmaseda (Bizkaia), 2005eko irailaren 27a. Eta José Ranero Palacioren bizilekua ezezaguna denez gero, jakinarazpen-zedulatzat balio dezan ematen dut idazki hau. Balmaseda (Bizkaia), 2005eko irailaren 29a. IDAZKARIA.EDIKTUA
JAKINARAZTEKO ETA EPATZEKO ZEDULA
EPATZE-ZEDULA