213. zk., 2005eko azaroaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5554
21/2005 DEKRETUA, azaroaren 8koa, lehendakariarena, Kultura sailburua kanpoan den bitartean sail horretako gaiak bideratzeaz Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua arduratu dadila agintzen duena. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe
Kultura sailburua, Miren Azkarate Villar andrea, kanpoan denez, hura itzuli artean, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua, Ana Aguirre Zurutuza andrea, arduratu dadila sail horretako gaiak bideratzeaz. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 2005eko azaroaren 8an. Lehendakaria,XEDATU DUT:
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.