213. zk., 2005eko azaroaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
5553
<FONT FACE="Garamond 3,Arial" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 305/2005 Dekretua, urriaren 11koa, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendaria izendatzeko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Aipatutakoen moduko hutsa egin da Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendaria izendatu zuen urriaren 11ko 305/2005 Dekretuan (2005eko urriaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 204. zk.). Beraz, honako hau zuzendu behar da:
– Dekretuaren laburpenean, izenburuan eta xedapenetan, euskarazko testuan, hau dio:
« … Ikerlan eta Garapen Teknologikoko …»
Eta honako hau esan behar du:
« … Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko …»