213. zk., 2005eko azaroaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
5551
HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 340/2005 Dekretua, urriaren 25ekoa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua 2005eko azaroaren 2an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (208 zk.), eta bertan aipatutakoen moduko akatsak ikusi direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren: – 3.1.f artikuluan, 19229. orrialdean, honakoa dioenean: «f) Ingurumenarekiko Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegiak, irailaren 19ko 202/1989 Dekretu bidez sortutakoa.» Honakoa esan behar du: «f) Ingurumenarekiko Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegiak, irailaren 19ko 207/1989 Dekretu bidez sortutakoak.»