206. zk., 2005eko urriaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
5354
LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentrorako gai hemoterapikoak, ehun biologikoak eta helburu terapeutikoa duten antzeko beste produktu batzuk garraiatzeko zerbitzua kontratatzeko dena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa.
c) Espedientearen zenbakia: G/211/20/1/1376/O491/0000/092005.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentrorako gai hemoterapikoak, ehun biologikoak eta helburu terapeutikoa duten antzeko beste produktu batzuk garraiatzeko zerbitzua.
b) Loteak: bai. 15 lote.
d) Entregatzeko lekua: Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroa, Labeaga auzoa (z/g.), 48960-Galdakao-Bizkaia.
d) Entregatzeko epea: ikusi oinarri teknikoen plegua.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona: 78.296,32 euro.
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa.
b) Helbidea: Labeaga auzoa, z/g.
c) Herria eta posta-kodea: 48960 Galdakao-Bizkaia.
d) Telefonoa: 94 400 71 50.
e) Telefaxa: 94 400 71 60.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2005eko azaroaren 23a, 14:00ak.
7.– Kontratistaren betebeharrak: ez.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko azaroaren 23a, 14:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua: 6. puntuan adierazitako helbidean.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.
e) Aldaerak onartzea: ez.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: ikusi 6. puntua.
d) Eguna: 2005eko azaroaren 29a.
e) Ordua: 10:30.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia EBAOra bidali den eguna: ez.
Galdakao, 2005eko urriaren 7a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
ROBERTO IBARRETXE ALTUBE.