206. zk., 2005eko urriaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5332
326/2005 DEKRETUA, urriaren 25ekoa, Turismoa Antolatzeko zuzendariak bere kargua utz dezala xedatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko urriaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Mercedes Rodríguez Larrauri andreak Turismoa Antolatzeko zuzendari kargua utz dezala, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2005eko urriaren 25ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.