206. zk., 2005eko urriaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5313
343/2005 DEKRETUA, urriaren 25ekoa, Gizarteratze zuzendariak bere kargua utz dezala xedatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko urriaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Montserrat Rejado Corcuera andreak, Gizarteratze zuzendari kargua utz dezala, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2005eko urriaren 25ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.