196. zk., 2005eko urriaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
5085
IRAGARKIA, 318/05 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (pozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia egiteko dena.
Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinaratzen zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. Epaitegian María Jesús Delgado Achurrak, pertsonalaren prozedura laburtuaren bidez, Osakidetzako zuzendari nagusiaren 2005eko martxoaren 18ko Ebazpenaren aurka 318/05 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela. Izan ere, ebazpen horrek atzera bota zuen zerbitzuetako operario-ikuzleen kategorian aldi baterako kontratatzeko behin betiko zerrenden aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, aipatu prozedura judizialean agertu eta aurkezteko. Horretarako iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bederatzi eguneko epea izango dutela jakinarazten zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 20a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.