122. zk., 2005eko ekainaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3337
14/2005 DEKRETUA, ekainaren 27koa, Lehendakariarena, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua izendatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuaz, honakoa,
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Bere merituak eta dohainak kontuan izanik, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburu izendatzen dut Javier Madrazo Lavín jauna.
Legeen arabera dagozkion funtzioez baliatzean eman ditzan aginduak betetzeko agintzen diet herritar eta agintari guztiei, betiere pertsona eta agintari legez dagokion begirunea izanez.
Vitoria-Gasteizen, 2005ko ekainaren 27an.