Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2005eko ekainaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2962

LEHIAKETA. Iragarkia, Sestaoko Txabarri-El Sol Barne-Eraldaketarako Plan Bereziaren 1 Burutze-Unitatea hiritzeko proiektua idazteko aholkularitza- eta sorospen kontratua esleitzeko dena (9T/05 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 9T/05.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Sestaoko Txabarri-El Sol Barne-Eraldaketarako Plan Bereziaren 1 Burutze-Unitatea hiritzeko proiektua idaztea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua.

c) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna:

– Gauzatzeko epea: 16 aste, kontratua izenpetzen denetik.

– Testu bategina: 4 aste, testua egin behar dela jakinarazten denetik.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: hirurogeita hamabost mila (75.000,00) euro gehienez, balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Bermeak.

– Behin-behinekoa: ez.

– Behin betikoa: esleipenaren aurrekontuaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Kale Nagusia 85, 6. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Bilbao, 48011.

d) Telefonoa: 94 403 13 11.

a) Entitatea: Cianoplan kopisteria.

b) Helbidea: M.ª Díaz de Haro kalea, 10 bis.

c) Herria: Bilbao.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2005eko ekainaren 24a.

f) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web-orria: www.euskadi.net

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betekizunak: ekonomia eta finantza kaudimena egiaztatzeko, finantza erakundeen txostena aurkeztu behar da. Gaitasun profesionala edo teknikoa egiaztatzeko, berriz, kontratuko helburuaren antzeko jardueretan azken hiru urteotan burututako hiru lanen zerrenda aurkeztu behar da, baita zenbatekoak, datak eta onuradunak ere, publikoak zein pribatuak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko ekainaren 27a, 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutunazalak aurkeztu beharko dira, administrazio-baldintza berezien agirian adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4.a Fax: 945 01 64 07.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.

e) Aldaerak onartzea (lehiaketa): ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, beheko solairua, 4 aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2005eko ekainaren 29a.

e) Ordua: 13:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko maiatzaren 19a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala