Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2005eko ekainaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2956

AGINDUA, 2005eko apirilaren 13koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, “Fundación Instituto Gerontológico Matía–Ingema” izenekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Donostiako (Gipuzkoa) “Fundación Instituto Gerontológico Matía-Ingema” izenekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK:

1.– “Fundación José Matía Calvo izenekoak “Fundación Instituto Gerontológico Matía-Ingema” sortu du, Donostian 2004ko urriaren 25ean Iruñeko Notarioen Elkargoko Miquel Ángel Zurbano notario jaunaren aurrean egindako eskritura publikoaz (3.988 protokolo zk.) sortu ere.

2.– “Fundación Instituto Gerontológico Matía-Ingema” izenekoaren sortze-helburua estatutuetako 2. artikuluan dago jasota, eta hauxe da:

“......zahartzearen edo edozein ezgaitasunaren ondoriozko bizi-baldintzak hobetzera bideratutako ikerketa, garapen, berrikuntza teknologiko eta zabalkunde zientifikoa.

Esandako guzti hori ondoko jarduerak burutuaz lortu nahi da:

Oinarrizko ikerketa burutzea, eta bai aplikatua eta teknologia garatzekoa ere.

Informazioa, aztertu eta zabaltzea, artearen egoera eta bere lan-arloko araudiak.

Fundazioaren antzeko helburuak badituzte, erakunde nazional edo nazioartekoekin (publiko zein pribatuekin) lankidetzan aritzea.

Hala eskatzen duten enpresa zein erakunde publikoei laguntza teknologikoa zabala ematea.

Ezgaitasunak hobetu edo edadekoen bizi-kalitatea hobetzen badute, teknologia, kalitatea eta lehiakortasuna aurreratzeko den edozein jarduera.”

3.– Fundazioaren egoitza, Fundazioaren Estatutuetako 4. artikuluan jartzen duenez, honako hau da: Usandizaga kalea, 6, Donostia (Gipuzkoa). Jardute-eremua batez ere Euskal Autonomia Erkidegoa izango da, estatutuetako 5. artikuluan jartzen duen moduan.

4.– Fundatzaileek hasieran jarritako dotazioa hogeita hamar mila (30.000) eurokoa da, eta kopuru hori ordaindu dela jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu 404/1994 Dekretuaren 31.1.c artikuluak.

Ondarea egokitzat eta askitzat jotzen da fundazioaren helburuak lortzeko, Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 12.1 artikuluaren arabera. Azken xedapenetatik lehenengoari jarraituz aplikatuko da artikulu hori.

5.– Fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea Patronatuari utzi zaizkio. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, Fundazioaren Estatutuetako 9. artikuluan jartzen duen moduan.

6.– Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran jartzen duenez, hauek izango dira:

Lehendakaria: Ricardo Echepare Zugasti jauna.

Lehendakariordea: José Luis de la Cuesta Arzamendi jauna.

Idazkaria: María Isabel Genua Goena andrea.

Idazkariordea: José Ignacio Otaño González jauna.

Bokala: José Antonio Aguirre Franco jauna.

Guztiek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan jasotako eran.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea ebaztea, ebazpena agindu-bidez. Hala dago aginduta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7 a) artikuluan.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 31. eta 34. artikuluetan ezarritako betekizunak konplitu dira.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretua; eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Gaur, F-175 zenbakiaz, Donostiako “Fundación Instituto Gerontológico Matía-Ingema” Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek modu adieraziz onartu dituzte beren karguak.

Bigarrena.– Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 1. sekzioan inskribatzea, irakaskuntza eta ikerketari buruzko fundazioen sekzioan hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 14. artikuluan agindutakoaz bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu hau azkena da administrazio bidean. Horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko apirilaren 13a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala