91. zk., 2005eko maiatzaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Bizkaiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofiziala
2468
IRAGARKIA, Bizkaiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialeko elkargokideen fitxategia deklaratzeari buruzkoa.
Bizkaiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzarrak ohiko bilera izan zuen 2005eko apirilaren 5ean, eta Datuak Babesteko Agentzia Espainiarreko Zuzendariordetza Orokorretik —2005eko apirilaren 1eko idazkiz— jasotako gomendioen arabera (054589/05 zenbakiko irteera erregistroa), Bizkaiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialeko elkargokideen fitxategia —titularitate publikokoa— deklaratu zen; eta ondorioz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki zen, ondoren aditzera ematen den edukiarekin.
Administrazio mota: Gainerako pertsona juridiko-publikoak.
Fitxategiko arduraduna: Bizkaiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofiziala.
Fitxategiaren izena: Elkargokideak.
Fitxategiaren deskribapena: elkargokideen kudeaketa eta zerbitzuak betetzea
Helburua eta erabilerak: elkargokideen kudeaketa eta honako zerbitzu hauek: liburutegia, prestakuntza, aholkularitza juridikoa, lan-poltsa, ofizioko txanda, proiektuen bisatua, legedia, izenpearen erregistroa, txokoa, aldizkari teknikoa, asegurua.
Datuak eman beharra daukaten pertsonak: Bizkaiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialeko elkargokideak.
Oposizio-, erabilera-, zuzentze- edo indargabetze-eskubiderako helbidea: M.ª Díaz de Haro kalea, 10 bis. Solairuartea. 20. saila, 48013 – Bilbao (Bizkaia). Tel.: 94 439 60 83, fax: 94 439 63 75, e-mail: secretaria@coitibi.org
Datuak jasotzeko prozedura: interesatua bera edo horren ordezkaria, formularioak, datuen transmisio elektronikoa, interneta, paperezko euskarria, euskarri informatikoa/magnetikoa.
Oinarrizko egitura eta datu motak:
– Identifikagarriak: NAN, izena eta abizenak, helbidea (postakoa eta elektronikoa), telefonoa, beste batzuk (mugikorra, faxa, e-maila, kontua, alta eguna).
– Ezaugarri pertsonalak: jaiotze data eta lekua, adina, sexua, naziotasuna, ama-hizkuntza.
– Akademikoak eta profesionalak: prestakuntza, tituluak, esperientzia profesionala, elkargo eta elkarte profesionaletako kide izatea.
– Emplegua: lanbidea, lanpostuak.
– Ekonomiko finantzarioak eta aseguruak: bankuko datuak, aseguruak.
– Transakzioak: eragindakoak jasotako ondasunak eta zerbitzuak, transakzio finantzarioak.
Datuak lagatzea: Datuak laga eta jakinarazteko elkargokideen baimena dago; betiere, elkargoarekin duten harremana kudeatzeko, eta erabil ditzaketen zerbitzuak kudeatzeko (liburutegia, prestakuntza, aholkularitza juridikoa, lan-poltsa, ofizioko txanda, proiektuen bisatua, legedia, izenpearen erregistroa, txokoa, aldizkari teknikoa, asegurua); eta, batik bat, finantza entitateei, prestakuntza entitateei eta lana sortzen duten enpresei lagatakoak, baldin eta oifizioko txanda eta Elkargoaren barruko hauteskundeak eskatzen badituzte.
Nazioarteko transferentziak: ez daude.
Segurtasun-neurriak: oinarrizkoak.
Bilbao, 2005eko apirilaren 8a.
Idazkari teknikoa,
JOSEBA MARDONES ABANDO.