Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2005eko maiatzaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Andoaingo Udala
2467

IRAGARKIA, Andoaingo Bazkardo plazatik Rikardo Arregi kalerainoko obra zibila egiteko eta eskailera mekanikoak eskuratu eta jartzeko deitu den lehiaketa publikoa arautzen duen klausula administratiboen plegua onartzeari buruzkoa.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko apirilaren 15ean egindako bilkuran, Andoaingo Bazkardo plazatik Rikardo Arregi kalerainoko obra zibila egiteko eta eskailera mekanikoak eskuratu eta jartzeko deitu den lehiaketa publikoa arautzen duen klausula administratibo partikularren plegua onartu zuen eta, horrenbestez, zortzi egunez jendaurrean erakutsiko da, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta, interesatuek egoki iritzitako erreklamazioak aurkez ditzaten.

Halaber, eta aldi berean, ohiko izapidetze eta lehiaketa publiko ireki bidezko lizitazio deia egiten da, nahiz eta aipatu lizitazioa behar beste atzeratuko den klausula administratibo partikularren pleguaren aurkako erreklamaziorik aurkeztuz gero; hori guztia, Toki Eraentzari buruzko Xedapenen Testu Bategina onartzen duen apirilaren 18ko 781/1986 EDL-ko 122.2 artikuluan xedatuari jarraiki.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Andoaingo Udala.

b) Espedientea izapidetzen duen lansaila: Hirigintza lansaila.

2.– Kontratuaren xedea:

a) Xedearen deskribapena: Andoaingo Bazkardo plazatik Rikardo Arregi kalerainoko obra zibila egiteko eta eskailera mekanikoak eskuratzea eta jartzea.

b) Burutzapen tokia: Andoain (Bazkardo plazatik Rikardo Arregi kaleraino).

c) Burutzapen epea: hamabi aste.

3.– Izapidetzea, jardunbidea eta esleitzeko era.

a) Izapidatzea: ohikoa.

b) Jardunbidea: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Oinarrizko lizitazio aurrekontua: 649.003,75 euro.

5.– Behin-behineko bermea: 12.980,07 euro.

6.– Behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren %4.

7.– Agiri-sorta eta informazioa non eskuratu:

a) Entitatea: Planitec.

b) Helbidea: Urdaneta kalea, 4. behea.

c) Herria eta posta kodea: Donostia - 20006.

d) Telefonoa: 943 46 46 45.

e) Faxa: 943 47 02 51.

f) Agiri-sorta eta informazioa eskuratzeko azkeneko eguna: eskaerak aurkezteko azken eguna.

8.– Kontratistaren ezaugarri bereziak. Baldintza-pleguan azaltzen direnak.

Sailkapena:

J taldea,	1 azpitaldea,	e) kategoria.

C taldea, 	2 azpitaldea, 	e) kategoria.

9.– Parte hartzeko eskaeren aurkezpena.

a) Aurkezteko epea: 52 egun natural, kontratuaren iragarkia Europar Batasunaren Argitalpenen Bulegora igortzen den egunetik aurrera kontaturik. Eskaerak aurkezteko azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna izanez gero, epea hurrengo laneguna arte luzatuko da.

Iragarkia Europar Batasunaren Argitalpenen Bulegora igorria izan den data: 2005eko apirilaren 20a.

Eskaerak postaz igorri ahal izango dira, EKAOko 80. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki.

b) Aurkeztu beharreko agiri-sorta: klausulen pleguko 11. klausulan azaltzen dena.

c) Aurkezpenaren herria: Andoain.

1.– Entitatea: Andoaingo Udala.

2.– Helbidea: Goikoplaza, z.g.

3.– Herria eta posta kodea: Andoain - 20140.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eusteko epea: esleipenaren erabakia hartu arte.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Andoaingo Udala.

b) Helbidea: Goikoplaza z.g.

c) Herria: Andoain.

d) Data: 4. laneguna, eskaintzak aurkezteko azkeneko egunaren biharamunetik aurrera kontaturik.

e) Ordua: 12:00.

11.– Bestelako informazioa. klausula administratibo partikularren plegua Andoaingo Udaleko Hirigintza lansailean azter daiteke.

12.– Iragarkien gastuak. Esleipendunaren kontura izango dira, kopuruaren muga 1.000 eurokoa izanik.

Andoain, 2005eko apirilaren 20a.

Alkatea,
JOSÉ ANTONIO PÉREZ GABARAIN.

Azterketa dokumentala