Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2005eko maiatzaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2466

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan, Segurtasun Pribatuari buruzko uztailaren 30eko 23/1992 Legean eta Segurtasun Pribatuari buruzko Araudia onartu zuen abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuan ezarritakoa haustearren zigor-espedienteak irekitzen dituzten Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzaren ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei ebazpen horien jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa ohartarazten zaie:

1.– 15 egun balioduneko epea duela jakinarazten zaio, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bere eskubideari eusteko komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, egoki baderitzo, jardunbidean zehar erabili asmo dituen frogak proposatzeko. Halaber, Erandioko Larrauri Mendotxe Bideko 18an dagoen Segurtasun Sailburuordearen Kabinetean espedientea ikusteko aukera du.

2.– Halaber, jakinarazi egiten zaio epe horretan zigor-jardunbideari hasiera ematen dion ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera hori ebazpen-proposamentzat joko dela eta, azkenean, hala bada, zigor-ebazpena ematen bada, zigor-ebazpenaren aurreko izapide guztiak bete direla ulertuko dela.

IZEN-ABIZENAK	ESP. ZK.	LEGE-HAUSTE EGUNA	EBAZPEN EGUNA	HAUTSITAKO ARAUA

APELLIDOS Y NOMBRE	N.º EXP.	FECHA INFRACC.	FECHA RESOL.	ART. INFRING.	

JOYERIA ALBERDI SL	405X0500331-4	26-11-04 09-12-04	 21-02-05	23 ñ) LOPSC 155.1.2.c RSP

Erandio, 2005eko martxoaren 17a.

Segurtasun Sailburuordearen 				Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZÁRATE.


Azterketa dokumentala